BERRASMATZEA
Cecilia Meireles

Reinvençao
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Bizitza ez da bizigarri

berrasmaturik baizik.

 

Zelaietan zehar dabil eguzkia

eta uretan, loretan pausatzen du

urrezko eskua...

A, oro dira burbuilak

ilusionismoaren piztina

sakonetatik etorki... —besterik ez.

 

Baina bizitza, bizitza, bizitza,

bizitza ez da bizigarri

berrasmaturik baizik.

 

Zatoz ilargi, zatoz, ken itzazu

nire besoetako burdinak.

Jaurt egiten dut zure Irudiaz

beteriko espaziotan.

Oro gezurra! Ilargiarena,

gau ilunean.

 

Ez zaitut kausitu, ez zaitut atzematen...

Bakarrik —denboran orekatua,

denboraz haratago naraman

balantza dut kentzen.

Bakarrik —ilunpean

tinko: hartua eta emana.

 

Bizitza, bizitza, bizitza,

ez baita bizigarri

berrasmaturik baizik.

 

BERRASMATZEA
Cecilia Meireles

Reinvençao
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016