BIOGRAFIA
Cecilia Meireles

Biografia
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Idatziko duzu nire izena letra guztiekin

data guztiekin,

eta ez naiz ni izango.

 

Errepikatuko dituzu nitaz entzundakoak

irakurritakoak, eta nire argazkia erakutsiko duzu,

eta horietako ezer ez naiz ni izango.

 

Begitanduriko kontuak esango dituzu

bitxikeria landuak, teoria harrigarriak,

asmati eta absente dut jarraituko.

 

Batze nahasi bat gara

une ñimiño askorena,

hori izango nintzateke ni.

 

Milaka zati gaituzu jolas misteriotsuan

hurbiltzen gara eta urruntzen gara, beti eta beti.

Nolatan naute aurkituko?

 

Berri eta zahar egun oroz,

gardenak eta opakoak, argiaren ibiliaren arabera,

geure buruaren bila.

 

Eta inguruabarren artean goaz,

arin eta aske urjauzia harrietan bezala.

Zein hilkorrek gintuzke geldiaraziko?

 

BIOGRAFIA
Cecilia Meireles

Biografia
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016