VI KANTIKA
Cecilia Meireles

Cântico VI
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016

 

Beldur bat daukazu:

amaitzea.

Ez duzu ikusten oro amaitzen dela egunaren buruan.

Maitasunean hiltzen zarela.

Tristuran.

Zalantzan.

Nahikarian.

Berritu egiten zarela egunaren buruan.

Maitasunean.

Tristuran.

Zalantzan.

Nahikarian.

Beti zarela beste inor.

Beti zarela nor bera.

Adin mugagabez hilko zarela.

Hiltzeko beldurrik ez izateraino.

 

Eta orduan izango zara sekulakoa.

 

VI KANTIKA
Cecilia Meireles

Cântico VI
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus, 2016