NEKATUTA NAGO JAIOTERRIAN BIZITZEAZ Nekatuta nago jaioterrian bizitzeaz. nire etxezuloa bertan behera utziko dut, alde egin, eta eskale eta lapur bihurtuko naiz.
Egunaren zilarrezko kiribilak zeharkaturik egonleku ziztrin bat bilatuko dut. zorroztuko du nire kontra. Larreko bide horia eguzkiz eta udaberriz jantziko da, eta haren izena altxor moduan gordeta dudan emakume hark larrainetik kanpora bidaliko nau. Berriz itzuliko naiz jaiotetxera, besteen pozaz kontsolatuko naiz, eta arrats berde batean, leihopean, alkandorarekin urkatuko naiz. Hesi ondoko sahats urdinek adaburuak makurtuko dituzte samurkiro eta garbitu barik ehortziko naute zakurren adausien artean. Ilargiak nabigatu egingo du zeruan eta arraunak galduko ditu lakuetan. dantzan eta negarrez bazter guztietan.
NEKATUTA NAGO JAIOTERRIAN BIZITZEAZ |