HOSTOAK BEHERA
Sergei Jesenin

Idatz&Mintz,75
Labayru
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024

 

Hostoak behera eta behera

haizea intzirika ilaun eta isil

Nork argituko du nire bihotza?

Nork emango dio, lagun hori, bakea?

 

Betazalak astun

ilargiari begira eta begira nago.

Berriz kantatzen dute oilarrek

sosegu ainubean.

 

Egunsentia. Oztina. Goizeko orena.

Eta izar uxoetatik zoriona.

Desioren bat agertu behar dut?

Ez dakit ordea zer desiatu

 

zer desiatu bizitzaren zamapean

neure zoria eta supazterra madarikatzen ditudala.

Neskatxa eder bat ikusi gura nuke

leihoaren azpian.

 

Begi urdineko neskatxa

—niretzat; beste inorentzat ez—

hitz eta sentimendu berriekin

nire bihotzari bakea eman diezaiona.

 

Eta ilargi zuri honen azpian,

nire zori dohatsua onarturik,

ez nadila besteren kantuaz nahigabetu,

eta besteren gaztetasun alaia ikusirik,

ez nadila nireaz sekula arranguratu.

 

HOSTOAK BEHERA
Sergei Jesenin

Idatz&Mintz,75
Labayru
euskaratzailea: Xabier Boveda
armiarma.eus, 2024