BAZTER-NAHASLEA Euriaren errats bustiek larreko urbeltzak eraman dituzte. Zoaz aurrera, haizea, airatu hosto-espalak: Neu ere zu lako bazter-nahaslea nauzu.
Atsegin ditut baso urdinek, ibilgune astuneko idiak bezala, sabela hostotzaren gainean herrestaka, enborrak belauneraino lohitzen dituztenean.
Hemen dago nire talde gorrixka. Nork kanta zezakeen hobeto? Ikusten dut zelan egunsentiak miazkatzen dituen giza oinatzak.
Errusia nirea, egurrezko Errusia nirea! Zure bardoa eta pregoilaria baino naiz. Nire bertso basatien tristura orikail- eta menda-belarrez elikatu dut.
Gauerdia, argi ezazu ilargiaren pitxarra urkiaren esnea edateko. Hilerria bere gurutzeekin norbait itotzen saiatzen da.
Horrore beltza muinoetan zehar dabil, lapurraren amorrua gure lorategian astinduz, baina ni neu naiz gizatxarra eta bazter-nahaslea estepako zaldi-lapurraren odola duena.
Nork ikusi du zuen artean gauez gereziondoenen ostea borborka? Gau honetan nahi dudana da makila batekin zutik egon estepa urdineko tokiren batean.
Ai, meaztu egin da neure buruko sastraka urdina. Kantuaren zamak ahitu egin nau. Poemen errotarriak sentimenduen katean biratzera kondenatu naute.
Baina ez zaitez arduratu, haize zoroa, lasai ibili eta jarraitu hosto-espalak larreetan airatzen. “Poeta” marka horrek ez nau akabatuko, zu lako bazter-nahaslea naiz.
BAZTER-NAHASLEA |