Gaur daukat bihotza hotz eta urdin...
Idea Vilariņo

1954
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Gaur daukat bihotza hotz eta urdin

gandu-begiak eta eskuak izoztuak

 

Ai ama

ze nekatuta nagoen

ze nekatuta

 

Jadanik ezin dut gehiago eraman fardel hau

fardel ilun hau

sorbaldan daramadana

 

Eta nirekin doazen beste hauek

niri entzuten ari diren hauek

elkarri begiratu ta galdetzen dute

Zer fardel?

 

Ai ama

ez dakizu noraino

nagoen nekatuta.

 

Gaur daukat bihotza hotz eta urdin...
Idea Vilariņo

1954
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018