PLAYA GIRON
Idea Vilariņo

1967
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Beti egonen da botaren bat ametsen gainean

gizakiaren amets ilaunaren gainean

arrazoirik gabeko bota indartsua

jotzeko gertu

odoletan blaitzeko prest

Gizakiak zutik jartzen diren bakoitzean

dagokiena aldarrikatzen duten bakoitzean

edo soilik gizaki izatea bilatzen duetn bakoitzean

egiaren ordua justiziaren

ordua aldarrikatzean

botak jotzen txikitzen zikintzen zapaltzen

desegiten du esperantza ilusioa

guztiontzako zoriontasun gizatiar xaloa

zeren botak baditu beste xede batzuk Jainkoak bezala

apaizek dioten modura euren jainkoak

badituela beste xede handi misteriotsuak

badituela beste plan batzuk horra hor Hiroshima

Espainia, Aljeria, Hungaria eta beste guztia

besteak beste injustizia eta zapalkuntza

abandonua gosea hotza beldurra

esplotazioa heriotza

gizakiaren izu-laborria min guztia

Oin batetik besteta aldatuz doa bota urrearen arabera

indarraren eta boterearen arabera mudatuz doaz

baina beti egonen da botaren bat

batzuetan bota bat baino gehiago

gizakien ametsak zapaltzen

 

PLAYA GIRON
Idea Vilariņo

1967
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018