Jadanik ez...
Idea Vilariņo

Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Jadanik ez

Ez da izango jada ez, bada.

Ez gara elkarrekin biziko

ez dut zure umea heziko

ez dut zure arropa josiko

Ez zaitut gauez edukiko

ez dizut, joaterakoan, musurik emango

ez duzu, nor nintzen, sekula jakingo

zergatik besteek ninduten maitatuko.

Ez dut sekula jakingo

ez zergatik, ez nola

ezta egia zenentz

zera nintzela esan zenuen hori

ezta zu niretzat zer izan zinen

ezta ni zuretzat zen izan nintzen

ezta nola izango zen

elkarrekin bizitzea

elkar maitatzea

elkarren zain egotea

egotea.

Ni ez naiz izango jada ni baino ez

betiko eta zu

jada

ez zara niretzat izango

zu baino ez. Ez zara jada egongo

geroko egun batean

ez dut non bizi zaren jakingo

ez norekin

ezta oroitzen zaren ere.

Ez nauzu sekula

gau hartan bezala

besarkatuko.

Ez zaitut berriro sekula ukituko.

Ez zaitut hiltzen ikusiko.

 

Zergatik

Zergatik

Oraindik

berriz ere

itzuli den min zahar hori

bihotza zartatzen didana

bitan erdibitzen nauena

saminez betetzen nauena.

Zergatik

gaur

oraino

 

Jadanik ez...
Idea Vilariņo

Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018