Besoak loturik...
Idea Vilariņo

1969/08/13
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Besoak loturik

Besoak bizkarrean loturik

gizaseme bat

gizaseme itsusi eta gazte bat

aurpegi huts xamar

besoak bizkarrean loturik

erreka horren uretan sartzen zuten

tarte batez baino ez

—torturatzen ari baitziren, ez hiltzen—

besoak bizkarrean loturik.

Hitz egin ez, eta sabelean ostikoak ematen zizkioten

besoak loturik ostikoak ematen zizkioten

ostikoak ematen zizkioten sabelean, barrabiletan

zoruan bere baitan bilduta

ostikoak ematen zizkioten.

Oraintxe bertan gaur

ostikoak ematen dizkiote.

 

Besoak loturik...
Idea Vilariņo

1969/08/13
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018