KANPOKO BISITARI BAT
Idea Vilariņo

Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Ez zara nirea

ez zaude

nire bizitzan

nire ondoan

ez duzu nire mahaian jaten

ez irririk ez kantarik

ezta niretzat bizi.

Ez gara inorenak

zu

eta ni-neu

eta nire etxea.

Arrotz bat zara

kanpoko bisitari bat

bilatzen duena nahi duena

ohe bat ez besterik

batzuetan.

Zer egin dezaket nik

zuri uztea.

Baina bakarrik bizi naiz.

 

KANPOKO BISITARI BAT
Idea Vilariņo

Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018