AZKENIK
Idea Vilariņo

1979/07/19
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018

 

Nikaraguari eskainia

 

Ukabilkada bat eman nuen

bi

horman.

Une batez ezin izan nuen arnasarik hartu.

Birao bat esan nuen.

Beste birao bat.

Eta azkenik, mututu nintzen

eta azkenik mugitu gabe gelditu nintzen marko batean agondurik

bizitzen saiatzen

arnasa hartzen saiatzen

eta neure buruari esan nion

azkenik

ene jainkoa

gertatu egin da

azkenik

gaur

hilak 19

hirurogaita hamarreko uztailean.

 

AZKENIK
Idea Vilariņo

1979/07/19
Maiatz, 65
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2018