FESTA OSTEAN
Julio Cortazar

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 55. zkia
Labayru

 

Eta mundu guztiak alde egin

eta edalontzi hutsen eta hautsontzi zikinen artean

bakarrik geratzen ginenean gu biok

 

zer ederra zen jakitea hantxe zeundela zu

urlo baten antzo,

nirekin bakarrik gauaren ertzean,

eta iraun egiten zenuela, denbora baino gehiago zinela,

 

alde egiten ez zuena zinen zu

zeren burko berak

eta epeltasun berberak

iratzarriko gintuen

egunsenti berrian,

elkarrekin, barreka, ileak laskituta.

 

FESTA OSTEAN
Julio Cortazar

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 55. zkia
Labayru