IGURIKA NAZAZU ORDU ZEHAZTURIK GABE Igurika nazazu ordu zehazturik gabe, koartza lepo-zuria lurra zapaltzeke pausatzen den lekuan. Igurika nazazu ibaian, itsasotik urruti baitago.
Igurika nazazu laino argi hauetako gauean argi artifizialik gabe. Igurika nazazu eguzki isil eta gordinetan jartzera gonbit egiten duen edozein ataurretan jarrita.
Igurika nazazu zaharrago, gazteago, urterik gabeago, denborarik gabeago; agian nigandik eta egia orotatik gertuago. Biluz eta jare, oraindik zibilizatu ezin izan duten ume indiar baten gisa.
IGURIKA NAZAZU ORDU ZEHAZTURIK GABE |