IZARRAK Gauaren ibilgu gero eta handiagoan erauntsia, ibaia, izarren parrastada, Araguaiaren amets dohatsuaren gainean. Izar handiak, garbiak, asko, denak. Ortzi guztia Esne-bide egina, gorputza eta gogoa biltzen dizkidala. Beste giza argirik gabe. Gertuko lagun minak bezala beren ahots zilar gartuzkoekin. …Poesia da. Esperantza da. Eta beste ur-bazter bat dago, gero…!
IZARRAK |