BARATZE BAT EGIN DUT Baratze bat egin dut. Liliak hazten ditut ontzi eta poteetan. Edertasuna lantzen dut hutsalkiro. Hosto berdeak eta haien oihu galkorrak bustitzen ditut. Haize-erauntsitik, eguzki kiskalgarritik babesten ditut. Egunero hiru-lau bider so eginez begiratzen ditut, eta Kreazioa sortuz eta sortuz harrapatzen dut ustekabean. Haiek, liliek, ez didate inoiz esan nola sentitzen duten giza ahalegin hori gutiziarik izan gabe; baina bizi dira, lilitu egiten dira, lagun egiten didate; bisitariak atseginez hartzen dituzte, nire ordez hitz eginez bezala, niri esanez bezala; Araguaia bakez inguratzen dute; eta zeruertz luzeki opakoa itxaroz, galderaz, erantzunez, kantu loratuz, mugarritzen dute.
BARATZE BAT EGIN DUT |