ZUHAITZAK IRAKASLEAK DIRA Zuhaitzak idealtasunaren irakasleak dira Hain soilak eta duinak eguzkitan zein ekaitzpean. Adorez irauten dute. Hantukeriarik gabe emanak. Azal zaharraren atzean aktualitatearen izerdia hazten dute.
Lore azpian fruituak aletzen dira. Orbel hil eroriak bizitza berrien oinarri dira. Zuhaitzek elkar bilatzen dute; elkar babestu eta senidetzen dira.
Haizeari bide eman eta kantuari abegi egiten diote. Lehorte luzea susmatzen dute. Barre egiten dute, kementsu, erriberan. Eta eraz eusten dute eremu latzean.
Dauden lekuan egon daude; eta bizirik zein hilda, mesederako dira; janari, itzal, zur; amildegian harresi, eta urratzen den ibilbidean munarri.
ZUHAITZAK IRAKASLEAK DIRA |