ERTAMERIKA GUREA Sumendi bat bezala zure baitan, Justiziaren bakea. Behartsuen bandera, borroken haizea bezala, Libertatea, zure baitan.
Ertamerika gurea!, dena haurgintza minetan, etorkizunekoa Erreinua bezala, egunerokoa negarra bezala.
Lur eta odolezko artoa, ondua, Esperantza. Maitasuna Historiaz tatuaturiko harri bakoitzean. Opil banatua, Bazko egiazkoa.
Mundu Berriaren ardatza, Ertamerika gurea! Isilean gorde, jakintsuok, fariseuok. Utz ezazue bakean, handikiok, inbasoreok. Beila ezazue, belauniko, txikiok. (Jainkoak izan dezala bere eskuetan, gau eta egun, hegaz dabilen txori bat bezala)
Ez beza inork zapuztu mendiko amets pilpirakaria. Ez beza inork amata exilioko etxolak Promesaz urreztatzen dituen sua.
Ez beza inork eguna jantz biluzkiro gurea sortzen baita gauetik Ertamerikan.
ERTAMERIKA GUREA |