ENBOR HILAK Enbor hilak, ibaian, oraindik bizirik daude. Daramatzan urari itxura ematen diote. (Arkuak, giharrak, sareak, sugeak…) Beren historia astintzen dute, uraren kontra, lepo baten gisa. Bazterrean bizi izan ziren, ur hezetsu honen gainean; eta bazterrean hil dira ur traidore honen azpian. Haien gainean pausatzen den txori libre bakoitzak izen bat darama eta bere data, oinaze bat eta bere gloria. Hildakoak nirekin bizi dira orain, ibaian.
ENBOR HILAK |