![]()
|
TAKTIKA ETA ESTRATEGIA nire taktika zuri begiratzea da zarenetik ikastea zaren hori maitatzea
nire taktika zuri mintzatzea eta entzutea da hitzen bidez zubi suntsiezina eregitea
nire taktika zure oroimenean geratzea da ez dakit zelan ez zergatik baina zure baitan geratzea
nire taktika leiala izatea da eta zeu ere leiala zarela jakitea eta elkarri itxurarik ez saltzea oihalik eta leizerik sortu ez dadin bion artean
nire estrategia, ostera, sakonagoa eta soilagoa da nire estrategia hauxe baita: egunen batean ez dakit zelan ez zergatik azkenean zuk ni behar izatea
TAKTIKA ETA ESTRATEGIA |