IDATZI GABEKO GUTUNAK
Mario Benedetti

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz-59, 2016
armiarma.eus, 2016

 

Idatzi gabeko gutunak samurrenak dira

sinesgarrienak bizienak

horrelakoak dira lotsaizuna

bere ontzitxoan geratzen delako

eta ez delako nahasmendua ereitera irteten

 

idatzi gabeko gutunak egiatienak dira

hain errukiorrak eta hain damukorrak

ilargi-intziri bihurtu ahal baitira

 

idatzi gabeko gutunak motzenak dira

hain babesgabeak eta hain moduzkoak

paragrafoak uzten baitituzte zainetan

puntu eta komak eztarrian

harridurazko parentesiak tinpanoetan

 

idatzi gabeko gutunak inoiz idazten badira

hitz gozo eta hitz gordinekin apaintzen dira

trikimailuetara jotzen dute sintaxi betean

eta esan gabe esaten dute esaten dutena.

 

IDATZI GABEKO GUTUNAK
Mario Benedetti

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz-59, 2016
armiarma.eus, 2016