BAINA BANATOR
Mario Benedetti

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz-59, 2016
armiarma.eus, 2016

 

Behin baino gehiagotan egotzia sentitzen naiz eta

egotzi nauen erbestera itzultzeko gogoa izaten dut

eta orduan iruditzen zait ez naizela

inongoa, inorena.

 

Izango ote da zantzu bat ez dudala lortuko

egundo gehiago erbesteratua ez izatea ?

Han eta hemen eta edonon

beti izango dudala norbait zaintzen eta pentsatzen

Hau zertara dator hona?

Eta banator ostera agian nekea eta zorabioa partekatzera

babesik eza eta grina

baita nire arrangura kuota jasotzera ere

nire maitasun sari erreflexiboa

zinez ez dakit

seguru zertara natorren

baina banator.

 

BAINA BANATOR
Mario Benedetti

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz-59, 2016
armiarma.eus, 2016