EURIA ARI DU GEZI GORRIZ
Mario Benedetti

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz-59, 2016
armiarma.eus, 2016

 

Euria ari du eragabe zirpilez

euria ari du gezi gorriz / kurloiz

euria ari du mundu honetako eta besteko albistez

euria ari du hits begi lehorrez

euria ari du mitxeletaz eta iragarpenez

euria ari du natura hilez eta bahituz

euria ari du gogotik

gogorik gabe

 

ez dakit zergatik euria ari duen euriak

alegia ez nekien

harik eta zuk xehe-xehe azaldu zenuen arte

betiko arbeltzar ilunean

baina betiko arbeltzarrean

ez du sekula euria aritzen

 

EURIA ARI DU GEZI GORRIZ
Mario Benedetti

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz-59, 2016
armiarma.eus, 2016