GIZONA ETA ITSASOA
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 56, 2014
armiarma.eus, 2017

 

Gizon aske horrek: beti maiteko duzu itsasoa.

Itsasoa zure ispilua da, zure arima.

Behatzen duzu haren olatuaren garapen mugagabean,

zure espiritua itsas leizea bezain mingotsa da.

 

Laket duzu zure irudiaren golkoan murgiltzea;

begiekin eta besoekin besarkatzen duzu, eta zure bihotza

batzuetan bere zurrumurruaz adigabetzen da

kexu hezigaitz eta basati horren hotsaz.

 

Biok zarete ilunbetsu eta zuhurrak:

gizona, inork ez du aztertu zure leizeen sakona;

oi itsasoa!, inork ez du  zure ezkutuko ondasunik ezagutzen,

hain artatsu zaudete-eta zuen sekretuak gordetzeko!

 

Hala ere, duela ezin konta ahala mende

auskan zabiltzate, gupida eta arrangurarik gabe,

hain gogoko baituzue sarraskia eta heriotza

oi betiereko borrokalariak, oi bihozgabeko senideak!

 

GIZONA ETA ITSASOA
Charles Baudelaire

euskaratzailea: Xabier Boveda
Idatz & Mintz, 56, 2014
armiarma.eus, 2017