KORRESPONDENTZIAK Natura tenplu bat da zeinen habe biziek irteten uzten dituzten hitz nahasiak; Gizakia sinboloen basoan zehar igarotzen da eta haiek senitarte-begiradaz behatzen diote.
Urrunean batzen diren oihartzun nahasien antzera unitate itzal eta sakon batean gauaren eta argitasun zabalaren antzera urrinak, koloreak eta soinuak elkarri lotzen zaizkio
Badira umeen haragia bezalako urrin freskoak, oboeak bezain gozoak, larreak bezain berdeak eta beste batzuk ustelduak, garaileak, aseak,
atxiki ezineko gauzen zalantzazko soslaiarekin, nola baitira musketa, anbara, intsentsua eta benjuia, zeinek arimaren eta zentzumenen joan-etorriak kantatzen baitituzte.
KORRESPONDENTZIAK |