DEABRUAK HARTUTA Eguzkia doluz estali zen. Hura legez, oi ene Ilargi nirea!, itzalekin estal zaitez; zaude lo edo su har nahierara; zaude ilun, zaude ixil, eta Tristuraren osinean amil zaitez eta murgil;
horrela zaitut maite! Hala ere, gaur baduzu gogo, argi-itzaletik sortu izar ostendua lako, Eromena gailentzen den tokietan ibili harro, sastakai xarmanta, irten estalkitik! Ondo dago!
Piztu begi-ninia zutargien garretan! Piztu gutizia gaizkileen begietan! Zuregan dena laket dut, gaizkor edo suhar;
zarela nahi duzuna, gau ilun, goiz nabar; ene gorputz dardartian ez dago giharrik Oi, Beltzebu maitea, adoratzen zaitut! oihu ez dagienik.
DEABRUAK HARTUTA |