GERLAN HILDAKOEN ERESIA V
Yad Mordechaiko ur depositua bezala zauritu zuten Dicky. Zauritu zuten. Zulo bat sabelean. Dena isurian barrutik.
Baina zutik iraun zuen nire oroimenaren paisaian, Yad Mordechaiko deposituak bezala.
Ez zen handik urrun jausi, apur bat ipar aldera, Huleiqat-etik hurre.
GERLAN HILDAKOEN ERESIA |