GERLAN HILDAKOEN ERESIA
Yehuda Amichai

1955
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus

 

III

 

Soldadu ezezagunaren monumentua

beste aldean dago. Etsaiaren lerroan.

Seinale on bat

biharko kanoilariarentzat.

 

Edo Londresko gerlaren monumentua,

Hyde Park izkinan, pastis goxo eta zoragarriaren

antzera apaindua: beste soldadu bat burua gorarik

 

eta beste fusil bat, beste kanoi bat, beste arrano bat, beste

harrizko aingeru bat.

Eta marmolezko bandera handiaren krema

artistaren eskuak

goitik isuria.

 

Gereziak sobera gozo

eta gorri

irentsi ditu bihotzjaleak. Hala biz.

 

GERLAN HILDAKOEN ERESIA
Yehuda Amichai

1955
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus