GERLAN HILDAKOEN ERESIA
Yehuda Amichai

1955
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus

 

IV

 

Animaliei buruzko liburu zahar bat aurkitu nuen.

Brehm, bigarren alea, Txoriak:

hizkera delikatuan adierazten du

arabazozo, birigarro eta enaren bizia. Oker ugari

antzinako hizki gotikoetan, baina maitasun handia. «Gure lagun

hegaldunak», «Lurralde epeletara alde egingo du».

Habia, arrautza pintarratua, luma arina, urretxindorra,

amiamokoa, «Udaberriaren oihulariak»,

papogorria.

 

Argitaratze urtea, 1913, Alemania,

neure gerlen bezpera izan zen gerlaren bezpera:

 

nire lagun zintzoa, besootan hila odola

Ashdod-eko hondarrean. 1948, ekaina.

 

O, lagun neurea,

papogorria.

 

GERLAN HILDAKOEN ERESIA
Yehuda Amichai

1955
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus