GERLAN HILDAKOEN ERESIA
Yehuda Amichai

1955
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus

 

 

II

 

Haur batek bezala

birrintzen zizkion lur-sagarrak

urrezko pure baterako.

Gero hilik.

 

Bizirik den haurra

garbitu egin behar da jolastetik etorritakoan.

Baina hilik den gizonari

ur gardena zaizkio lurra eta hondarra

gorputza betirako garbitu eta purifikatzearren.

 

GERLAN HILDAKOEN ERESIA
Yehuda Amichai

1955
euskaratzailea: Koldo Izagirre
armiarma.eus