Hyperion
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001

 

HITZAURREA

 

        Gogotik prometatuko nioke liburu honi alemanen maitasuna. Baina beldur naiz batzuek bilduma bat bezala irakurriko dutela, oso kezkatuta fabula docet delakoarengatik, eta besteek arinegi hartuko dutela; bi aldekoek ulertuko ez dutela.

        Nire landarea doi usnatzen duenak ez du ezagutuko, eta mozten duenak, doi haren bitartez ikasteko, hark ere ez du ezagutuko.

        Disonantzien disoluzioa izaera batean ez da gogoeta hutsarentzat, ezta atsegin xaloarentzat ere.

        Ondoko eszenarioa ez da berria, eta aitortzen dut behin aski inozoa izan nintzela liburua aldatzeko horri buruz, baina konbentzitu nintzen Hyperionen izaera elegiakoarentzat egokiena zela, eta lotsatu nintzen publikoaren epaiketaren balioa exajeratzeagatik.

        Deitoratzen dut oraingoz planaren balorazioa ezinezkoa izatea guztientzat. Baina bigarren liburua agertuko da ahal bezain agudo.

 

Hyperion
Friedrich Hölderlin

euskaratzailea: Eduardo Gil Bera
Erein, 2001