Nonbaitetik agertzen naiz...
Xose Maria Alvarez Caccamo

Gatz haizea, 2018
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019

 

Nonbaitetik agertzen naiz,

etxe azpiratu, usteldu batetik,

gorputza sartzen ez den logela zapaldu batetik.

 

Eta inoiz ez naiz garaiz iristen

ez lagunartea egiteko ez jatekoa emateko

nire aita dela dioen

gizon urruneko horri.

Zanpatu egiten nau isiltasunak, ordu zehatza

galtzeko larritasunak, ez jakiteak

eskailerak igotzen, ez atzemateak

amildegiaren

aho-ahoan

irekitzen den atea.

 

Beira uherraren beste aldean

aitak bere paperekin ematen du astia

ezagutu gabe.  

Ama hilzorian eta anai-arrebak

ezusteko, arrotz, airean txintxilika.

                               

 

Nonbaitetik agertzen naiz...
Xose Maria Alvarez Caccamo

Gatz haizea, 2018
euskaratzailea: Miren Agur Meabe
armiarma.eus, 2019