EMAKUME NEURRI Zertarako emakume honen arak hain abilki eta egiari hurbilduz marraztu zituen artistak ez zion hitza ere eman? Kontura zaite orain Agortaquisen izaera osoa ukanen genuela. ERINA (K.a. 6. mendean).
Tigrearen pare... Ehizlariak arakatuko lukeen basoihan ausart jenditxuratsu eraiki arautu zamapalkatu altxatu urtua nire presakatzen saiatzen da, garaitopariak dilindatzen dira distantziaren biluztasunean bizitzaren ahuleziaren gailurretik, amets auherrez harritzen doan mundu baten gainetik bortxa ezineko ernalkuntzaz geldo. Gerrian lotu meridianoaren antzera eramaten nauen betebeharra karriketan zehar ezbairik gabe atzeratzen dut eta jautz dagit. Raiña Dos Maresko untziaren sokaz orenetarik sortzen den hamaka bulkatzen dut. Egia da beldurra zela ate hertsiak zaintzen zituena, ile-luzezko sugez hantu karamelo-ipuinak zituzten ahotsek nire urratsei kondatzen erdimin gorri sakonez odolestatu aztalekilan. Uteroa lotsaz betetzen zuen tentazionea zen. Baina joan arau galdu nahi ez ninduen maitearen gisa ireki zitzaidan. Ihes egin genuen. Ixiltasunaren azken mugatik, haizeak zaplastatzen zizkidan musuetarik, bide esperatuaren buruan ez-izatetik, altxor zein engainutik eta altxorraren engainutik. Tigreak tigretasuna ezezagutzen duen eran Jautzi egin
EMAKUME NEURRI |