Luisa Villalta
Denboraren galtzea zoragarria da: izan arau galtzen den ibaian galtzea eta nire erhi-arte dudakorren mugetan hagun xuria lerratzen den eran xirrixtatzea.
Formaz hantu istantea landu, beren ahanzmenaz eroturik diren tailuetako ihiziaren gisa hormaturiko humanoen eta sakonenaren oihartzun osoa.
Zoragarria da galtzea, galtzean galduz errealaz biluztea bere egia hain irreala ulertzen ez duen errealaz desbizitzea
Egunerokotasunaren joria idortu —ur xirriparen moldean zoragarrian galdua—, uxkaili orenaren sintesia zehatza infinitoan bizkarrez bermatzearen atseginaz.
Luisa Villalta
|