REQUIEM UXIO NOVONEYRARENTZAT Pausa zaite Hitzak betirako bizi diren gailurretan Argitasun geldoan Biloak harrotzen ez dituen haizean Gure tristurari zabalegia zaion argitasunean Bukaerarik gabeko jakintzan
Pausa zaite Hasteko zen bertsoan Esku hutsetan landutako iraultzan Betirako erein asturuan Inoiz heltzen ez den geroan Sekula bukatugabeko iraganean
Ai hiraz higatu egunak Hain laburki hatsartzen dugun hira hura Askatzeko hira Liburu bizien hira Vietnam-cantoren hira Etengabe berregiteko hira Ez makurtzeko hira Izateko ez izateko hira Noizbait izatearen hira Lurrez emokatu ahoz lurraren erraiteko hira GALIZA izateko hira Ez etsitzeko hira IRAren hira Joaiteko eta ez desbideratu ez okertu gabe itzultzeko hira Gutarantza eta gurekin ibiltzeko hira
Ai orain hain ixilik dagoen hiraren egun joanak bizi izan arren hitz egiten ez duen herioa da ixiltasuna
Ohore Sortuari betirako bizi delako Bertso bakoitzean agertu egian Bazter guzietan loratu bertsoan Betirakotu ametsetan
Ohore Sortuari espero duelako Galizaren izena musu bakoitzean Galizaren keinua izen bakoitzean Betirako Galiza
Ohore Sortuari gelditzen baita Aldaketa guzien kurutzunean Antsia ororen kurutzunean Garaipen betirakotuan
Pausa zaite Bestelakoa ezin ez izanaren eta izan ezaren bakean Justizia zailaren segurtamen errazean Tximista betirakotzen duen amodioaren bermean Jarreraren koherentzia erakusten duen idazkian Ametsen burua bizi den hariztian Pausa zaite gugan Pausa zaite gugan Pausa zaite gugan
REQUIEM UXIO NOVONEYRARENTZAT |