Luisa Villalta
Etorkiaz eta egiaz erranezina den izenaren lelo taigabea bezala, bere handitasun bakartitik ixiltasunak zilegitzen dituen hari goxoak gara.
Bizitza urt dakion zerbait ekai ustelen zizare soakoak dira koroak ibai baten antzera, bai, baina beti harengan eroriak eta itzultzear.
Zure oihuak ausentzian itotzen diren itzalak ixiltasunaren distirak dira, ikus ez daitekenean, ez da ezer entzuten.
Ahotsak gara, izen guziak ixurtzen diren ibaian galtzen den istante berean kantatzen dugun mila ahots desberdin.
Luisa Villalta
|