HAIKUAK
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011

 

Heriok nakus:

Xakeko problema bat.

Irabazi du.

 

 

Balkoian zutik,

eguzkizko kaiola:

Ortzadar gisa.

 

 

Elur-oreina.

Mandeuliak itzala

lurrari josten.

 

 

Euri soinua.

Isil-kontu bat diot

bertan sartzeko.

 

 

Penazko horma...

Usoak hara-hona,

aurpegi barik.

 

 

Belardi eta

sotoetako irriz

behar da bizi.

 

 

Eguzkipean

gure itzal luzeak.

Dena da itzal.

 

 

                                        Hil-gondola (1996) eta Haikuak

                                        eta beste poema batzuk (2003) liburuetatik

 

HAIKUAK
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011