BEKOZ BEKO
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011

 

Otsailean geldirik zegoen bizia.

Txoriek nahiago zuten hegaz ez egin eta arimak

paisaia marraskatzen zuen, itsasontziak

lotzen duen moila urratzen duen legez.

 

Bizkarra ematen ziguten zuhaitzek.

Ihiekin neurtzen zen elurraren garaiera.

Zahartzen ari ziren izotz gaineko oinatzak.

Toldopean urtzen zen hizkuntza.

 

Halako batean zerbait iritsi zen leihora.

Lana gelditu zen, begiak jaso nituen.

Erretzen ari ziren koloreak. Buelta eman zuen denak.

Munduak eta biok jauzi egin genuen elkarrengana.

 

 

                                        Zeru amaitu gabea (1962)

 

BEKOZ BEKO
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011