OROIMENAREN IKUSPEGIA
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011

 

Ekaineko goiza, esnatzeko goizegi,

beranduegi, ordea, berriz ere lokartzeko.

 

Oroitzapenez beteta dagoen berdetasunean

sartu behar dut, eta begiradarekin jarraitzen naute beraiek.

 

Ez dira ikusten, hondoarekin erabat

nahasten dira, kameleoi perfektuak.

 

Beraien arnasa entzutear nago,

baina gorgarria da txorien kantua.

 

 

                                        Plaza basatia (1983)

 

OROIMENAREN IKUSPEGIA
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011