79KO MARTXOAN
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011

 

Hitzekin, hitzekin, eta ez lengoaiarekin

datozen horiekin nekatuta,

elurrez estalita dagoen uhartera noa.

Basak ez du hitzik.

Idatzi gabeko orriak zabaltzen dira nonahi!

Orkatz batek elurretan utzitako oinatzekin egin dut topo.

Lengoaia, baina ez hitzak.

 

 

                                        Plaza basatia (1983)

 

79KO MARTXOAN
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011