APIRILA ETA ISILTASUNA
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011

 

Mortu datza udalehenak.

Zanga, belusa bezain ilun,

narrasean dabil nire alboan,

erreflexurik gabe.

 

Lore horiek soilik

egiten dute dir-dir.

 

Neure itzal barruan naramate,

biolina bere kutxa

beltzean bezala.

 

Esan nahi dudan gauza bakarrak

nire eskueratik at

egiten du distira,

zilarrak bahi-dendan legez.

 

 

                                        Hil-gondola (1996)

 

APIRILA ETA ISILTASUNA
Tomas Tranströmer

euskaratzailea: Kirmen Uribe
Zeru amaitu gabea eta beste poema batzuk
armiarma.eus, 2011