BORREROA
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015

 

Ahots hurreko batek

behin berriro: har atseden

eta nik

ezingo nuke

ezpada lo estali gisa

buirakan lo den geziak

bezala.

 

 

Egunetik egunera

nire orenak

zorrotzagoak egiten dira,

zakarragoak,

arnasarik hartzen ez eta

eguzkiak erretzen nauenetik.

 

Ezagutzen ditut hotsa entzun

eta ateak lumak legez hegan

doazkien hitzak

eta zerua oinetako kuxina da.

 

Ezagutzen dut zigorra.

Zigor guztiak ezagutzen ditut.

 

Baina gaur borrero esnatu naiz.

 

BORREROA
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015