Zer dabil andre hori oihuka?...
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015

 

zer dabil andre hori oihuka?

zer dabil oihuka?

zer dabil andre hori oihuka?

jakizu

andre hori zer dabil oihuka?

begira ze lore polit

zer dabil oihuka?

hiazintoak bitxiloreak

zer dabil?

zer dabil zer?

zer dabil andre hori oihuka?

eta andre hori?

eta andre hori?

jakizu

zoratuta egongo da andre hori

begira begira ispilutxoei

zaldiagatik ote da?

jakizu

eta non entzun duzu

zaldi berba?

sekretua da andre hori

zer dabil oihuka?

begira bitxiloreei

andreari

ispilutxoei

paper-txoriei

txiorik egiten ez dutenak

zer dabil oihuka?

hegan egiten ez dutenak

zer dabil oihuka?

trabarik egiten ez dutenak

andrea

eta andre hori

eta zoratuta zegoen andrea?

orain ez du oihurik egiten

(gogoratzen zara andre hartaz?)

 

Zer dabil andre hori oihuka?...
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015