HEMEN, ORAIN
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015

 

Badakit nonbaiten

alaitasuna polenaren antzera

zabaltzen dela

eta badela denbora gizakiak

lorategi behin betikoak bezala

zutitzen direla.

Baina ni hemen eta orain bizi naiz,

non dena beldurgarria den

eta hortzak dituen

eta harri bihurturiko azazkal harrituak.

 

Hemen, orain

non airea

ito egiten den

eta izua zigorgabea den.

 

HEMEN, ORAIN
Susana Thenon

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2015