BAKANTEA
Alex Susanna

Bacant
Promiscuïtat, 2011
euskaratzailea: Aintzane Galardi
armiarma.eus, 2024

 

Arradatzen duzun bakoitzean,

asaldatzen eta sutzen nau

beste batena balitz bezala,

baina oraindik gehiago gustatzen zait

luzatzen uzten duzunean

sasi beltzeko 

ile kizkurra

non berriro aurkitzen dudan, osorik,

jakinduria basati hura

elkar ezagutu genuenean

hainbeste liluratu ninduena.

 

 

Bacant

Sempre que te l’afaites, / m’exalta i encén / com si fos el d’una altra, / però encara m’agrada / més quan et deixes créixer / la negra mata / de pèl escarolat / on retrobo, intacta, / aquella indòmita / saviesa que tant / va captivar-me / quan ens vàrem conèixer.

 

BAKANTEA
Alex Susanna

Bacant
Promiscuïtat, 2011
euskaratzailea: Aintzane Galardi
armiarma.eus, 2024