PROMISKUITATEA
Alex Susanna

Promiscuïtat
Promiscuïtat, 2011
euskaratzailea: Aintzane Galardi
armiarma.eus, 2024

 

Urte askotan izan duzu

liburutegia txukun

genero, hizkuntza eta

mugimenduen arabera

ordenatua,

poesia izanik onartuena,

anglo-saxoia erabiliena,

eta post-erromantikoak

gustukoenak.

Berrogeita hamar urterekin,

ordea, berria osatu duzu,

askoz ere trinkoagoa,

non generoak, hizkuntzak eta 

mugimenduak elkarrekin bizi diren

modu promiskuoan,

beraien artean alde handirik

ez balego bezala,

elkarrekin nahasteko

gero eta irrika handiagoz.

 

 

Promiscüitat

Durant molts anys / has tingut la biblioteca

perfectament / ordenada per gèneres, / llengües i moviments, / essent la poesia / el més aviciat, / l'anglosaxona / la més freqüentada, / i els post-romàntics / els preferits. / Als cinquanta, però, / te'n fas una de nova / molt més compacta, / en què gèneres, llengües / i moviments conviuen / de manera promíscua, / com si entre ells no hi hagués / ja gaires diferències / sinó el gust creixent / d'anar-se barrejant.

 

PROMISKUITATEA
Alex Susanna

Promiscuïtat
Promiscuïtat, 2011
euskaratzailea: Aintzane Galardi
armiarma.eus, 2024