XAKEA Lagunak ginelako, eta tarteka, elkar maite genuelako; behartzen gintuzten interesei bestelakoren bat eransteko, adimen-jokoetan hastea erabaki genuen.
Bion artean jarri genuen taula: berdintasuna piezetan, balioetan, mugitzeko aukeretan.
Arauak ikasi eta beteko genituela agindu genion elkarri. Hala hasi zen partida.
Eta hona hemen non gauden mende beteren buruan, su eta herio hausnar eta hausnar nola eman azken atzaparkada bestea aitzakiarik gabe eta behin eta betiko txikitzeko.
XAKEA |