EGUNSENTIA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Zer egiten da heriotza orduan? Hormara begira jarri behar da?

Gertu dagoenari sorbaldatik heldu eta entzun egiten digu?

Antxintxika hasi behar da, arropak sutan

dituena bezala, helmuga iristeko?

 

Zein da zeremonia horren erritoa?

Nork egiten dio gaubeila hiltamuari? Nork zabaltzen du izara?

Nork alderatzen lausotu gabeko ispilua?

 

Dagoeneko ez baitago amarik edo seniderik.

Dagoeneko ez da negar-zotinik.

Ezer ez, isiltasun gaitza besterik.

 

Denak dira beste hegiko gizonaren betarte,

zain-zain, sinesgogor dagoen horrena.

 

Gertatzen ari dena ez baita egia.

 

EGUNSENTIA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017