EGUNEROKOA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017

 

Amodioarentzat ez da zerurik, maitea, egun hau besterik;

adats hau erortzen

ispilu aurrean orrazten ari zaren artean.

Tunel luze hauek,

arnasestuka eta ito-beharrean igarotzen ditugunak;

begirik gabeko hormak,

ahots gorde eta zentzugabekoren batek

dakarren hustasuna.

 

Amodioarentzat ez dago meniarik, maitea.

Gaua, bat-batean, arnasgarri bihurtzen da.

Eta astroren batek kateak hautsi eta sigi-sagaka,

ero, galtzen ikusten duzularik,

ez ditu horregatik legeak gakoak askatzen.

Amodioa ilunpetan da. Musuan

malkoen zaporea nahasten da.

Eta besarkadan zurztasun haren oroitza

estutzen duzu, heriotza harena. 

 

EGUNEROKOA
Rosario Castellanos

euskaratzailea: Iñigo Aranbarri
armiarma.eus, 2017