DRAG QUEENEZ MOZORROTUTAKO GERRA-MAKINAK
Mohammed el-Kurd

Rifqa, Katakrak, 2024
euskaratzailea: Eider Beobide Urkizar
armiarma.eus, 2024

 

Audre Lorderen omenez

 

Sustrai asko dago.

 

Gerra-makinak txanponei esker dabiltzan arcade

jokoak dira,

eta zure esprai merkeak eta haur-jolasak

bulldozer baten ahoa bezain gutiziatsuak dira

bizia murtxikatu eta hondakina bihurtuz nik garbitu

eta poesia sor dezadan.

 

Gerra-makinek ezpainetakoa darabilte, poltsa

liluragarriak daramatzate, eta diote

             hellohowareyou?

aipatutako hondakinetan vogue egiten / iturri arrosak.

Eraiste-hondakinak kontuan hartu gabe,

hau babeslekua da —haren lurra haragia da, marroi

eta neurtezina.

 

Gerra-makinak estatubatuar jatorrikoak dira, eta ez

dira inoiz egarri /

           eztarrietan ibaiak.

Estatubatuar ura marroia da eta zikindua eta umeak gosez,

erotuta, kaioletan kaiolatuak, / hezigabeko heziketan.

Lehortean haien itsasontziak surfean. Haien hatz-koskorrak

gogortuta, hotza da bertso hau.

 

Eserita nago hemen neure buruari galdezka:

 

Nire zein nik biziraungo die Jainkoa baliogabetzen ari

den bulldozerrari?

Nire zein nik bustiko ditu eskuak putzu hauetan?

Nire zein nik kontsolatuko ditu hildakoaren maiteak

prebentzioz, ez

           doluz,

Jordan ibaia botilaratuko estatubatuar egarria asetzeko,

gutiziarena eta minarena.

Ura                            lapurtua edo utzia.

Nire zein nik biziraungo die liberazio guzti hauei?

 

DRAG QUEENEZ MOZORROTUTAKO GERRA-MAKINAK
Mohammed el-Kurd

Rifqa, Katakrak, 2024
euskaratzailea: Eider Beobide Urkizar
armiarma.eus, 2024